Enplegu eskaintzen zerbitzuaren bitartez Fundazioak langileak kontratatzeko ireki dituen deialdiei buruz informa zaitezke.
Gainera, arlo biosanitarioko beste eragileen enplegu eskaintzak ikusi ahal izango dituzu ospitaleetako, unibertsitateko eta zentro teknologikoetako ikertzaileen mugikortasuna sustatuko duen topagunea sortzeko helburuarekin.
Horrez gain, gure datu-basean alta eman ahal izango duzu Fundazioak eta ikerketa biomedikoko eta sanitarioko beste eragileek aterako dituzten enplegu eskaintzen berri jasotzeko.
ALDI BATERAKO ENPLEGUA EGONKORTZEKO DEIALDIAK
Enplegu Publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriak ezarri dituen abenduaren 28ko 20/2021 Legearen 2. artikuluan eta seigarren, zazpigarren eta zortzigarren xedapen gehigarrietan xedatutakoaren arabera, Berrikuntza, Ikerketa eta Osasunaren Euskal Fundazioaren Patronatuak BIOEF-Berrikuntza + Ikerketa + Osasuna Eusko Fundazioaren Lan Eskaintza onartu zuen 2022ko maiatzaren 19an, lanpostuak egonkortzearren.
BIOEFen Enplegu Publikoaren Eskaintza honi buruzko informazio guztia eskuratzeko eta horren barruko lanpostuak betetzeko hautapen-prozesuetarako deialdiak eskuratzeko, sakatu hemen.
ALDI BATERAKO KONTRATUAK EGITEKO DEIALDIAK
Aldi baterako kontratuak egiteko gure eskaintzetan sartzeko, sakatu hemen. Hemendik eskaintzaren ezaugarriak ezagutu ahal izango dituzu eta, interesatuta egonez gero, zure hautagaitza aurkeztu ahal izango duzu webgune honen bitartez.
Eskaintza zehatz baterako hautagaitza aurkezteko, hura sakatu eta bete eskakizuna, eta atxiki emandako CVa. BIOEFek telematikoki jasoko du informazio guztia. Une horretan, zure hautagaitza jaso dugunaren egiaztagiria ikusiko duzu pantailan.
Une horretatik aurrera, hautespen prozesuan sartuko zara. Hautespenaren arduraduna aurretik hautatutako pertsonekin bakarrik jarriko da harremanetan. Prozesu hori bukatutakoan, eskaintzara euren burua aurkeztu duten hautagaiek email bat jasoko dute, non prozesua amaitu dela jakinaraziko zaien.
Gure eskaintzetan izena ematean gako bat eskuratuko duzu zure eskakizuna izapidetzen ari den bitartean CVa aztertu edo alda dezazun.
BIOEFek aldez aurretik eskertu nahi dizu argitaratuko dituen eskaintzetan parte hartu nahi izanagatik, eta zure ibilbide profesionala hobetzen laguntzea espero du.
Eskaintza itxiak ikusteko sakatu hemen.
Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontuen Aurrekontu Orokorren Legearen 19. artikuluan zehaztutakoaren arabera (abenduaren 23ko 6/2011 Legea, 2012ko urtarrilaren 23ko EHAAn argitaratutakoa), BIOEFek eta hautespen-prozesuaren ondoren hautatutako pertsonak sinatutako lan-kontratuan zehazten den ordainsaria areagotu ahal izango da ondoren.
Eskaintza-emaileak eskatuta, zabalduko ditugun lan-eskaintzak bildu ditugu atal honetan.
BIOEFek ez ditu eskaintza horiek kudeatzen, jakitera eman baizik. Informazio gehiago behar izanez gero, deialdia atera duen erakundearekin jarri harremanetan, eskaintza bakoitzean azaldu den bezala.
BIOEF ez da atal honetan argitaratu diren eskaintzetako datuen zuzentasunaren erantzule.
Sakatu hemen beste eskaintzetan sartzeko.
Gure datu-basean sartuko zara eta ikerketa biomediko eta sanitarioaren arloari buruzko pertsonal-eskaintzen gaineko informazioa jasoko duzu.
Gure datu-basean izena emateko, sakatu hemen. Bistaratzen duzun pantailan eskatzen zaizun informazioa bete beharko duzu. BIOEFek telematikoki jasoko du informazio guztia. Une horretan, CVa hartu izanaren agiri gisa, mezu bat jasoko duzu pantailan zure identifikazio-gakoaz.
Garrantzi handia du gako hori gordetzeak, horren bidez zure CVa eskuratu eta eguneratu ahal izango duzulako. Halaber, gako horren eskutik, gure eskaintzetan izena emateko aukera izango duzu, web-orri honen bitartez.
Pribatutasun-politika
Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan (DBLO) xedatutakoaren arabera, jakinarazi nahi zaizu, emango dituzun datu pertsonalak BIOEFen datu-basean sartzeko, “Deialdiak” izeneko fitxategi automatizatuan jasoko direla, eta fitxategi horren erantzulea Berrikuntza + Ikerketa + Osasuna Eusko Fundazioa dela. Hala, arlo biosanitarioko enplegu-eskaintzak eta eskariak, baita prestakuntzakoak eta hobekuntzakoak ere, elkartzea erraztuko duen ikerketarako pertsonal-erregistroa kudeatzeko eta I+G proiektuak finantzatzeko deialdiak kudeatzeko erabiliko da fitxategi hori. Datuak Babesteko Espainiako Agentziari jakinarazi zaio fitxategia; datuen erabateko segurtasuna bermatzeko segurtasun-neurriak badauzka fitxategiak. Halaber, berariazko baimen ematen duzu zure datuak Berrikuntza + Ikerketa + Osasuna Eusko Fundazioaren zereginekin zerikusia duten pertsona fisiko edo juridikoei lagatzeko, baldin eta lagapen horiek beharrezkoak badira fitxategiaren helburuak lortzeko. DBLOk berariaz onartzen dituen eskubideak, hain zuzen, datuak eskuratu, zuzendu, ezeztatu eta horien aurka egitekoak, erabili ahal izango dituzu. Horretarako, idatzi bat bidali beharko duzu Berrikuntza + Ikerketa + Osasuna Eusko Fundaziora. Fitxategiaren Arduradunari, hain zuzen, helbide honetara: BEC Dorrea (Bilbao Exhibition Centre) – Azkue Erronda 1, 48902 (Barakaldo).
Atal honetan, aldi baterako absentziak betetzeko BIOEFen lan-poltsei buruzko informazioa eskuratu ahal izango duzu.
IZENA EMATEKO EPEA IREKITA DUTEN DEIALDIAK
IZENA EMATEKO EPEA ITXITA DUTE DEIALDIAK
Edozein zalantza badaukazu, helbide elektroniko honetara idatzi dezakezu: rrhh@bioef.eus