Osasun sistema publikoaren I+G+b jarduerak munduarekin lotzen ditugu.
Konektatu eta nazioartera ateratzen sistema ireki baterantz joatea da Osasun arloko Ikerketa eta Berrikuntzarako 2020ko Estrategiaren helburuetako bat.
BIOEF helburu hori lortzeko egiten du lan:
- Euskal Osasun Sistemaren nazioarteko I+G+b programa lehiakorretan parte hartzea sustatzen, laguntzen eta kudeatzen du.
- BIOEFek europar eta nazioarteko deialdiei buruzko informazioa eta aholkularitza eskaintzen du, Eurosasun programa koordinatzen du (europar proiektuetan parte hartzea areagotzeko eta osasun profesionalak eta ikertzaileak berrikuntza eta ikerketa sareetara iristeko laguntza-mekanismoa), eta laguntza unitatea kudeatzen du. Horretarako, proiektuen kudeaketa ekonomiko-administratiboa berariazko entitate juridikoa duten sistemako entitateekin partekatzen du (Biodonostia eta Biocruces Osasun Ikerketa Institutuak, eta Kronikgune).
- Agente gisa hartzen du parte zenbait proiektutan.
- Sare eta aliantzetan hartzen du parte.
- Beste sistema, erakunde eta lurraldeekin burutzen ditu lankidetza-jarduerak eta, ondorioz, Basque Country Estrategia delakoan ere laguntzen du.
- Osasun sistemak sinatutako Elkar Ulertzeko Memorandumen Idazkaritza Teknikoan egiten du lan: une honetan, Eskozia, Ipar Irlanda eta Akitaniarekin.
- EIP-AHAn (European Innovation Partnership on Active and Health Ageing) Euskadik Reference Site gisa dituen betebeharrak betetzen laguntzen du.
Gehiago jakiteko, zure galderei erantzuna emateko, iradokizunak jasotzeko, idatzi hona:
Nazioarteko proiektuak eta Eurosasun:
proyectos.internacionales@bioef.eus
edo jarri harremanetan honekin:
Ainhoa Martin
E-posta: amartin@bioef.eus
Tfnoa.: 94 453 61 42
Itziar Acha
E-posta: iacha@bioef.eus
Tfnoa.: 94 453 68 85
Elkar Ulertzeko Memorandumak:
Koldo Piñera
E-posta: koldo@bioef.eus
Tfnoa.: 94 453 63 62