logo-osakidetza logo-gb

Koordinazio soziosanitarioa

Osasun zein gizarte zerbitzuen koordinazioa bultzatzen dugu, behar soziosanitarioak dituzten pertsonen zaintza hobetze aldera.

 

Arreta Soziosanitarioaren ataria ezagutu

 

coordinacion_eu

 

Euskadiko koordinazio soziosanitarioko taldekide gisa, BIOEF idazkaritza tekniko lanak egiten ditu, eta Euskadiko Arreta Soziosanitarioko Ildo Estrategikoetan (2013-2016) sartzen diren proiektu nagusiak egiteko laguntza eskaintzen du.

BIOEFek koordinazio soziosanitarioko proiektu nagusiak zehazten, garatzen eta ebaluatzen laguntzen du, zerbitzu soziosanitarioen zorroa (1. Ildo Estrategikoan bildutakoa, balioztatze soziosanitarioko baliabideen inplementazioa (InterRAI CA), elkar eragiten duten sistema berrien ikerketa eta berrikuntza (etorkizuneko historia soziosanitarioa), edo plataforma edo web baliabideen garapena, gune soziosanitarioarena eta baliabideen maparena, besteak beste, Euskadiko jarduera soziosanitarioa bistaratzen eta zabaltzen laguntzeko (2. Ildo Estrategikoari erantzunez).

Horrez gain, koordinazio soziosanitarioko oinarrizko dokumentuak sustatu eta berrikusten ditu, lurraldeko plan eragileak eta koordinazio soziosanitarioko protokoloak esaterako, eta osasun sistemaren eta gizarte sistemaren arteko komunikaziorako eredu berriak errazteko, 3. Ildo Estrategikoan batzen den bezala.

Gainera, BIOEFen idazkaritza teknikotik ere adituen taldeekin eta behar soziosanitarioak dituzten pertsona edo kolektiboekin lan egiten duten interes-taldeekin egiten da lan. Are zehatzago, behar bereziak dituzten haurren arreta (PAINNE), gaixotasun arraroko pertsonen elkarteak (FEDER) edo, zaintzaileen talde bereziak ditugu xede. Kasu guztietan, behar soziosanitarioak dituzten pertsonei eta euren familiei arreta hobea ematea sustatuko dituzten sinergiak ezartzea da helburua, 4. Ildo Estrategiak dioena beteaz.

Bukatzeko, Osasun Ikerketa eta Berrikuntzaren eta Ikerketa eta Berrikuntza Soziosanitarioaren zeharkako lanetik, lortutako jakintzaren gardentasuna bermatzen ere laguntzen du BIOEFek (5. Ildo Estrategikoa).

Informazio gehiagorako, hemen begiratu:

edo jarri gurekin harremanetan helbide elektroniko honetan: coordinacionsosa@bioef.eus

 

Estrategia eta kudeaketa

Estrategia eta kudeaketa

Plan estrategikoak eta operatiboak garatzen ditugu osasun sisteman.

Osasun arloko profesionalen arreta

Osasun arloko profesionalen arreta

I+G+b jardueretan lan egiten baduzu, haiek garatzen, eta haien emaitzak zabaltzen eta kudeatzen lagunduko dizugu.

Beharrezkoa al duzu osasun sistema?

Beharrezkoa al duzu osasun sistema?

Hazteko osasun sistema behar baduzu, guk lagunduko zaitugu eta profesionalekin elkarlana erraztuko dizugu zure helburua lortze aldera.

Balorizazioa eta transferentzia

Balorizazioa eta transferentzia

Jatorria osasun sisteman duten I+G+b arloko ideiak eta emaitzak produktu, prozesu eta zerbitzu bihurtzen lagunduko dizugu.

Nazioarteko jarduera

Nazioarteko jarduera

Osasun sistema publikoaren I+G+b jarduerak munduarekin lotzen ditugu.

Osasun integrazioa

Osasun integrazioa

Osasun integrazioko prozesuak bultzatzen ditugu pertsona erdigune duen osasun sistema zentratuagoa lortzeko xedearekin.

Koordinazio soziosanitarioa

Koordinazio soziosanitarioa

Osasun zein gizarte zerbitzuen koordinazioa bultzatzen dugu, behar soziosanitarioak dituzten pertsonen zaintza hobetze aldera.

Hiritarren partaidetza

Hiritarren partaidetza

Osasun sistemaren eta osasunaren zaintzaren eboluzioan, pertsonen eta gizarte osoaren inplikazioa sustatzen dugu.

top
<Itxi