Pertsonen eta gizarte osoaren parte-hartzea sustatzen dugu osasun sistemaren eta osasunaren zaintzaren etengabeko hobekuntzaren arloan.
Hiritarron parte-hartzea oro har, eta pazientearena bereziki, gero eta gehiago hartzen da kontuan osasun sistema aurreratuenak orientatzeko orduan. Ikusi denez, pazienteen parte-hartzeak osasunean, arretaren eta segurtasunaren kalitatean emaitzak hobetzen laguntzen du, eta baita arreta sanitarioaren kostua kontrolatzen eta haren efizientzia areagotzen ere.
1997ko Osasun Antolaketa Legeaz geroztik, Euskadiko osasun sistema publikoaren oinarrietako bat hiritarren parte-hartzea da eta konpromiso hori Demokraziari eta Herritarren Parte-hartzeari Buruzko Liburu Zuria – 2. eranskina-n berritu da. Haren ondorioz, BIOEFek koordinatzen duen “Euskal Osasun Sistema Publikoan hiritarren parte-hartzearen sustapena” korporazio proiektua prestatu eta martxan jarri da.
Ekimen hau prozesu parte-hartzaileen dinamika egituratua, gardena eta legezkotua da, eta gaur arte ekarpen hauek egin dizkigu:
- Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren hainbat erakunderi hiritarren parte-hartzea sustatzeko ekintzei buruz egindako inkestaren emaitzak
- Euskal Osasun Sistemaren egoeraren diagnosia, hiritarren parte-hartzearen ikuspegitik
- 2016-2018 bitartean egiteko ekintza-plana, 23 ekintzaz osatua, zeinarentzat lantaldeak antolatzen ari diren jada.
Gehiago jakiteko, zure galderei erantzuna emateko, iradokizunak jasotzeko, idatzi hona: innovacionoyg@bioef.eus