Plan estrategikoak eta operatiboak garatzen ditugu osasun sisteman.
Osasuna hobetzeko, osasun sistemaren jasangarritasuna eta funtzionamendua hobetzen eta balioa eta garapen sozioekonomikoa sortzen laguntzen duten tresnak dira Ikerketa eta Berrikuntza. BIOEFeren oinarria eta konpromisoa ere bada, haren Estatutu Sozialek biltzen duten bezala.
Abiapuntu horretatik abiatuta, BIOEFek, bere bizitza osoan zehar hedatu ditu bere xedea eta jarduerak plano bikoitzean, bata estrategikoa, bestea operatiboa. Fundazioak plan, programa edo ekimen estrategikoak egiten hartzen du parte, osasun arloko I+G+bren egituratze graduala eta bere kudeaketaren profesionalizazioa sustatzen du, jarduera horien emaitzak zabaldu eta balioan jartzen ditu, emaitzen transferentzia eta erabilera sustatzen du eta Osasun Sailari zein Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuari laguntza ematen die osasun zerbitzuak etengabe hobetzeko une bakoitzean behar dituen gaien inguruan.
Egun, osasun arloko I+G+b jardueren eragina areagotzeko dagoen tresna nagusia Osasun arloko Ikerketa eta Berrikuntzarako Estrategia 2020 da, zeinak lau Helburu handi hartzen dituen, lau Ardatz Estrategikotan egituratutako ekintzen bitartez.
BIOEFek estrategia horren inplementazioan, kudeaketan, jarraipenean eta ebaluazioan hartu du parte, Osasun Sailaren Osasun Ikerketa eta Berrikuntzako Zuzendaritzak zuzenduta. Gainera, lau Ardatz Estrategikoetako hainbat programa eta jarduera-ildo garatzeaz arduratzen da fundazioa.
Osasun arloko Ikerketa eta Berrikuntzarako Estrategia 2020 delakoa da osasun sistemak biozientziak-osasuna arloaren garapenerako RIS3 Euskadi espezializazio adimentsuko estrategiari egindako ekarpena. Osasun Saila da arlo horren dinamizazioaren buru, eta BIOEFek Idazkari Tekniko lanak egiten ditu, agente gisa zuzenean parte hartzeaz gain.
Fundazioa Bioeskualdean edo biozientzien euskal ekosisteman gako solaskidea da eta osasun sistemaren I+G+b arloko jardueren eta emaitzen ikuspegi orokorra eman dezakeen entitate bakarra (pertsonak, proiektuak, gaiak, finantzazioa eta abar). Hori guztia I+G+bko kudeaketa integraleko tresnari esker da posible, eta horren arduraduna ere bada BIOEF.
Osasun Sailaren Osasun Ikerketa eta Berrikuntzako Zuzendaritzaren agintepean, BIOEFek osasun sisteman jarduten duten pertsonei laguntzen die (erakundearen aktibo nagusia) eta Osakidetzaren I+G+b “zerbitzu zentralak” burutzen ditu (osasun sistemaren I+G+b arloaren kudeaketa-eredua eta prozesuak hobetzen ditu, I+G+b proiektuak kudeatzen ditu – europarrak barne -, emaitzak ustiatzen ditu, hirugarrenekin akordioak sinatzen ditu, eta abar.).
Fundazioak zeharreko betekizuna du I+G+b arloaren balio-kate osoan zehar, eta oinarrizko eginkizuna du arlo publikoaren eta pribatuaren arteko elkarlanean eta nazioarteko kolaborazioan.
Pertsona jardueraren gune bihurtzen du eta, besteak beste, koordinazio soziosanitarioko, osasun zerbitzuen integrazioko eta hiritarren parte-hartze prozesuetan laguntzen du osasun sistema eraldatze aldera.
Jakin ezazu nola lagun zaitzakeen BIOEFek, Berrikuntza+Ikerketa+Osasuna Euskal Fundazioak.
Zure kidea da.
Zure beharrei erantzuna ez baduzu webgune honetan aurkitu, jar zaitez harremanetan edo deitu hona:
94 453 85 00 / 94 453 04 64.