OSTEBAren 30. urteurrena
02/11/22
Aurten Ostebaren 30. urteurrena ospatzen dugu, hori dela eta, i-HTS/EuroScan bileran parte hartuko duten osasun-teknologiak ebaluatzeko nazioarteko adituen presentzia aprobetxatuz, jardunaldi ireki bat antolatu da, eta bertan izango dira Gotzone Sagardui, Osasun Sailburua eta Marian Ibarrondo, Ikerketa eta Berrikuntza Sanitarioko zuzendaria. Jorratuko diren gaiak osasunaren prospektiba teknologikoaren eredu berriak, terapia aurreratuen ebaluazioa edo berritzaileekin elkarrizketa goiztiarra osasun-teknologiak hobetzeko, izango dira besteak beste.
Jardunaldia azaroaren 9an izango da (9:00etatik – 12:30era), eta aurrez aurre jarraitu ahal izango da (Bizkaiko Osasun Lurralde Ordezkaritzaren areto nagusitik) edo birtualki (jardunaldia baino egun batzuk lehenago bidaliko dugun esteka baten bidez).
Etorriko zarelakoan.
Jaso ezazu agur bero bat,
Iñaki Gutierrez-Ibarluzea
Ezagutzaren Kudeaketa eta Ebaluazioaren Koordinatzailea (BIOEF)