logo-osakidetza logo-gb

Europako Batzordeak Euskadiri eman dio Europako kalifikazio gorena berrikuntzan oinarritutako zahartze aktibo eta osasungarriari modu integralean heltzea erreferentzia-gune gisa

13/10/22


BIOEFek Euskadiren proposamenaren aurkezpena koordinatu du Europako Erreferentzia Guneen 4. Deialdira, Kronikgune Osasun Zerbitzuen Ikerketa Institutuaren laguntzarekin.

Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburua Gotzone Sagarduik jaso du saria Bruselan 2022ko urriaren 10ean ospatutako Reference Site Awards (Erreferentziazko Guneak) ekitaldian. Europako Batzordeak, Erreferentziazko Guneen Lankidetza Sarearen bidez (Reference Site Collaborative Network, RSCN ingelesezko siglak), lau izar eman dizkio Euskadiri, Europako Batzordeak emandako kalifikazio gorena, berrikuntzan oinarritutako zahartze aktibo eta osasungarriari bizitza osoan zehar aurre egiteagatik.
Euskadiko ordezkaritza batek, Osasuneko sailburua, Ikerketa eta Berrikuntza Sanitarioko zuzendaria eta Kronikgune Institutuko zuzendaria buru direla, Euskadi ordezkatu dute ekitaldian. Osasun sailburuak, beste eskualde batzuetako ordezkari politikoekin batera, mahai-inguru batean parte hartu du, eskualdeek beren politikak eta lehentasunak nola lerrokatzen ari diren eztabaidatzeko, bizitzan zehar ingurune adimendunak, osasungarriak eta adinarekiko errespetuzkoak garatzeko. Euskadi izan da, halaber, Osakidetzan ezarritako Pertsonarengan Oinarritutako Arreta Ereduaren praktika egokia aurkeztu duten lau Erreferentziazko Guneetako bat.

Euskadiri emandako sariak eskualdeak bizitzan zehar zahartze aktibo eta osasungarrirako berrikuntza bultzatzen, zahartzen ari den biztanleriaren bizi-kalitatea hobetzen eta osasun- eta gizarte-laguntzako zerbitzuak ematen egindako lan nabarmena aitortzen du, eta, azkenik, hazkunde ekonomikoaren eta lehiakortasunaren aldeko Osasun Sailaren sustapena.

 

Sariak Euskadik ezarritako “Laukoitz Helizea” berrikuntza eredua ere aintzatesten du. Eredu horretan sartzen dira gobernuko agintariak, osasun- eta arreta-zerbitzuen hornitzaileak, industriako ordezkariak, akademia eta eskualde eta toki mailako gizarte zibila, norabide berean lan egiten are direnak. Euskadiko Erreferentzia Guneak, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak gidatuta eta BIOEFek koordinatuta, bazkide-koalizio bat biltzen du, besteak beste: Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila, hiru foru-aldundiak, Osakidetza, BIOEF eta Biodonostia, Biocruces Bizkaia eta Bioaraba institutuak, Kronikgune, Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV-EHU), Deustuko Unibertsitatea, Euskampus, Matia Fundazioa eta Tecnalia Institutua, BRTA (Basque Research and Technology Alliance), Vicomtech, Mondragon Korporazioa, SSI Taldea, Basque Health Cluster, Elikaduraren Euskal Klusterra,
Erreferentziako Guneen akreditazioari buruzko guztia eta egun hauetan Bruselako Sari Banaketako Ekitaldian gertatuko dena ezagutzeko, klikatu esteka hau:

top
<Itxi