ITHACA-COVID19 proiektuak pandemiari erantzuteko garatutako jardunbide egokiak trukatzeko prozesua amaitu du Mannheimen (Alemania)
27/07/22
Euskadi parte hartzen duten Europako zortzi eskualdeetako bat da, zeinen ezagutza-trukeak COVID-19aren aurkako erantzun-jardunbide egokiak izan dituen ardatz.
ITHACA -COVID19 (InnovaTion in Health And Care for All) proiektua, INTERREG Europe-k finantzatua, jardunbide egokiak trukatzeko fasera iritsi da, arlo horretako informazio interesgarria identifikatu, hausnartu eta trukatzeko helburuarekin.
Ekitaldian, pandemian arreta integratua sustatzeko tresna digitalen erabilerari buruzko bizipenak partekatzeko aukera izan zen. Gai horretako praktika onenen inguruan lan egiteko aukera eman zuen bilerak. Bileraren dinamika Liverpoolen, Krakovian edo Euskadin egindako beste proiektu-bilera batzuen dinamika bera izan da, azken hori guztiz on-line izan zena. Hala, gogoetak partekatzeko prozesuak eta ideia berriak ekartzeak aukera eman dute erronka komunen aurrean ikuspegiak trukatzeko.
Jardunbide egokien truke horri esker, partzuergoak eskualde guztien artean planteatutako helburuak lortu ahal izan ditu, bai eta bizipenen trukea ere, bereziki COVID-19aren egoera pandemikoaren aurka eskualdeetan emandako erantzunak aztertzen, gaur egungo eta etorkizuneko erronkei hobeto aurre egin ahal izateko.
Identifikatzeko, aztertzeko eta trukatzeko prozesua
BIOEFek, Bioaraba, Biocruces-Bizkaia, Biodonostia eta Kronikgune Institutuekin batera, interesgarriak eta partzuergoko beste eskualde batzuetan aplikatzeko modukoak diren jardunbide egokien identifikazioa, hausnarketa eta trukea koordinatu du. Azterketa horren emaitza gisa, Malopolska (Polonia), Baden-Württemberg (Alemania) eta Euskal Herriko eskualdeetako bazkideek antolatutako bileretan parte-hartzeak gauzatu ziren.
Euskaditik hainbat bizipen aurkeztu ziren: COVID-19aren aurkako txertoen garapena, pazienteen prognosia iragartzea beren profil metabolikoaren arabera, tresna digitalen eta bideo-kontsulten erabilera, pazienteengan eragin psikologikoa ebaluatzea eta osasun-sistemak osasun-produktuak garatzen laguntzea INNOSASUN eta MEDTECH programen bidez.
Bazkide nagusiak
ITHACA proiektuaren luzapen honetan, Europako zortzi eskualdek hartzen dute parte, eta hauek ordezkatzen dituzte: Noord-Brabanteko probintzia (Herbehereak), Ljubljanako Unibertsitatea (Eslovenia), Friuli Venezia Giuliako eskualde autonomoa (Italia), NHS Liverpool – Talde Komisionatu Klinikoa (Ingalaterra), Malopolskako eskualdea (Polonia), Baden-Württembergeko estatua (Alemania), Autonom´Lab (Frantzia) eta BIOEF-Berrikuntza + Ikerketa + Osasuna Eusko Fundazioa (Euskadi).
Proiektuaren inguruko xehetasun gehiago
Proiektuaren argibideak esteka honetan daude kontsultagai: https://www.interregeurope.eu/ithaca/
COVID-19aren deialdi berria Interreg Europe-n: https://www.interregeurope.eu/news-and-events/news/10874/covid-19-possible-call-for-additional-activities-in-2021/